Tobera, agur

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2016ko urt. 17a, 00:00

Duela bost urte lana utzi berri nengoen Kutxan.

Eta Toberan parte hartzeko proposamena egin zidatenean, ausartu egin nintzen. Astia neukan eta lotsa handirik ez. Eta eskualdearen nortasuna indartzea zen helburua, beraz…

Orain arteko bost toberetan izan naiz epaile. Azkenean, tarte labur batez. Berriro lanean nabil, oraingoan Aldundian, eta ez neukan asti handirik entseguetara joateko. Baina ez nuen beste barik utzi nahi, eta eskatu nuen oholtza gainetik despeditzeko aukera. Baita jaso ere. Bihotzekoak eman arren, gai izan nintzen lekukoa pasatzeko epaile berri bikainari.

Balantzea egiteko orduan, ez daukat argi zer lortu dugun. Ez, behintzat, eskualdeko dinamika indartsu bat, Tobera ibiltarien bidez sortua. Esango nuke herritik herrira ez dela indarra metatu, ardura eskualdatu baino ez.

Eta, hala ere, oroipen ahaztezinak gordeko ditut betiko. Prestaketa afariak, entsegu ondorengo meriendak, azken egunetako urduritasunak... Eta, batez ere, urteroko miraria, gure moduko txorimalo kuadrilla bat egun batez talde sendo bihurtu eta bere onena ematen; eta antzokiak edo frontoiak betetzen, sarrera mordoa salduta.

Agur, Tobera, agur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak