Alde onean

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko api. 30a, 12:31

Arrabots handiko gertakariak izan genituen joan den asteburuan.

Bat, Gaizka Garitano Eibarko entrenatzailea Almerian. ETBko kazetariari euskaraz erantzun eta bertako kazetari bat kexatu egin zitzaion. Gaizka harrituta eta haserre ikusi genuen, elebakar inperialista baten eraso baldarraren aurrean. Bigarren ahalegina egin, eta berriro kexak. Gaizka zutitu eta joan egin zen. Euskal Twitterren txaloak entzun ziren. 

Bi, Iruñeko Anaitasuna larunbat arratsean jendez beteta, Euskaraz bizi nahi dugu aldarrikatuz. Ekitaldi dinamikoa, mezu positiboak, jarrera ilusiozkoa. Euskaltzaleok aldaketa nahi dugu, gero eta gutxiago gaude elebakar inperialisten eraso baldarrak jasateko prest.

Hiru, ehun herritako plazak larunbat/domeka goizean jostunez beteta. Jendea euskaraz eta pozik borondateak josten, etorkizuna elkarrekin erabakitzeko. Inperialismoen beste muturrean, milaka herritar asko bildu ginen plazetan, bizikidetza eta demokrazia oinarri zituen ariketa.

Erasoak eta zangotrabak ez dira faltako, baina zorionez oraingoan euskaldunak ganoraz ari gara eta alde onean gaude kokatuta. Beraz, jaramonik ez eta aurrera bolie!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak