Beltzean mintzo

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko mar. 11a, 08:26

Eskoriatzako Zaldibar areto dotorean izan naiz asteon, Garabidek aurkeztutako dokumentalaren aurkezpenean. Lagunarte ederra bildu ginen ekitaldira, eta tertulia ederra sortu zen filmaren amaieran. [Segi irakurtzen...]

 

Ordubete inguruko filmak jasotzen ditu Garabideren truke programa ospetsuan Euskal Herrira etorritako hamabost latinoamerikarren adierazpenak, betiere hizkuntzarekin lotuak. Dokumentala baliabide xumeekin dago egina eta, hala ere, emaitza bisuala oso txukuna da. Eduki aldetik, berriz, dokumentala da oso hunkigarria eta astintzailea.

Bisitariek gogotsu aitortzen dute euskaldunok gure hizkuntza biziberritzeko egin dugun lan bikaina eta zenbateraino garen haientzat erreferente eta akuilu. Hori hain garbi entzutea bada estimagarria, guk sarriegi auto-ukazio moduko bat egiten dugulako.

Baina haiek gure lorpenekin liluratuta ikustearekin batera, entzuten diegu hizkuntzak nortasuna eta arima ematen diela, mundua ikusteko modu bat dela, edota arbasoekin eta ondorengoekin lotzen dituen haria. Hau da hizkuntzarekiko duten harreman emozionala, maitasunezkoa.

Guk tresnak eta lorpenak ugari, baina badugu hizkuntzarekin halako emoziorik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak