Presidente berria

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2014ko aza. 22a, 00:00

Interes handia nuen jakiteko nor izango zen Mondragon Korporazioaren presidente berria. Fagor Etxetresnen krisiak agerian utzi zituen ekosistemaren ajeak eta kooperatiben eredua zaharberritzeko premia. Krisi betean talde-gidaritza eta hausnarketa hobetsi ziren, baina unea etorri da erabakiak hartzeko: presidentearen izendapena jakin berri da eta hausnarketaren ondorioak abenduko kongresuan ebatziko dira.

Ez dut Sotil jauna ezagutzen. Lehen datuak hartuta –presidenteordea zen eta 63 urte ditu– gehiago ematen du trantsizioko izendapen bat iraultza ekarriko duena baino. Pentsa daiteke bi urte eskaseko denbora irabazi nahi izan dela, agian tarte horretan aldaketa sakonagoak egosteko.

Baina egon liteke beste irakurketa bat. Presidente berria Berrikuntza esparrua gidatzetik dator; beraz, jakingo du zein norabidetan eraldatu behar den korporazioa egungo ajeak gainditzeko. Eta adinak dio bere azken ekarpena dela, ez daukala geroko gerotan ibili beharrik eta aukera baduela erabaki ausartak azkar hartzeko.

Uste dut bigarren bidea behar duela kooperatiba taldeak eta poztuko nintzateke presidente berriak hortik joko balu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak