Alde iluna

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2014ko uzt. 7a, 12:00

Duela ia hiru urte hasi zen Kutxabank sortzeko prozesua, eta hiru kutxen asanbladetan %90etik gorako adostasuna lortu zuen.

Orduan pozik idatzi nuen gure gizartearen alderik argiena bistaratzen zuela adostasunak. Ba egunotan prozesuak hartu duen jitea ikusita, bistan da oraingoan alde iluna ari dela agertzen. Ez nuen sekula pentsatuko hain gauza zatarrak esango ziotenik elkarri alde batekoek zein bestekoek.

Horien artean bat, bereziki larria, Debagoienari dagokio eta Bizkaiko ahaldun nagusiak bota du asteon. Gutxi asko, Ekai Center ari dela Gipuzkoan Kutxa barruko gatazka elikatzen eta hori egiten duela Mondragon korporazioko Laboral Kutxaren konpetentzia den erakundea kaltetzeko. Deigarria da dena nahastuz eskualdeaz erakusten duen ezezagutza, eta barkaezina goi agintari batengan horrelako gaiztakeria.

Dena den, kutxen galera orain gauzatuko da, baina hogei urteko errepasoan ikusten da nola higatu den euskal banku publikoaren parekoa izan zitekeen kutxa batuaren ideia. Behin eta berriro interes alderdikoiek galarazi dute bategitea, eta azkenean gauzatu da unerik ahulenean eta baldintzarik txarrenetan. Goian bego ametsa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak