Gure esku

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2014ko eka. 9a, 00:00

Betidanik pitatu dit belarrian autodeterminazio eskubideak.

Ezinbestean eskatzen du onartzea diskurtso trinko bat –nazio bat gara, konkistatua izan zen kolonia– eta uste dut trinkotasun hori kaltegarri zaiola aldarriaren hedapenari. 

Aldiz, oso argia egiten zait erabakitzeko eskubidea, oinarria duelako demokratikoki azaldutako borondatean. Bere horretan badu aitortza nazioarteko legedian; eta, batez ere, lehen lerroan jartzen du demokrazioa, historiaren edo identitatearen aurretik. Beraz, aukera ematen dio edonori eskubide hau aldarrikatzeko. Zentzu horretan eredugarria da Gemma Zabaleta sozialistak egin duen hautu argia.

Domekan Kanpanzarren ibiliko naiz giza katean laguntzaile lanetan. Nekez aurkituko nukeen kokapen egokiagorik, Gipuzkoa eta Bizkaiaren mugan, mugen gainetik eskuak lotzen eta borondateak batzen.

Izan dadila honaino ekarri gaituen bidea lehen txanpa bat herrigintza berrian, eta bidean aurrera gainditu ditzagula hamarkada luzeotako lubakiak, gorrotoak eta mesfidantzak. Demokrazia bidezko askapenak indar handia eskatuko du eta hori soilik elkar hartzetik etor daiteke. Gure esku dago eta jadanik bidean gaude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak