Debagoienaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2014ko mai. 19a, 00:00

Joan den larunbatean ospatu genuen Debagoienaren I. Eguna, San Prudentzion.

Iazko Toberak Bergara zigortu zuen –Arrasate eta Oñatirekin batera– egun hori antolatzera eta larunbatekoarekin bete zen epaia. Aldarri nagusia zen Debagoienaren epizentroa ez dagoela herri horietako plazetan, baizik eta Elorregi auzoan, hiru herriek bat egiten duten lotunean. Hain justu, han landatu genuen pago bat eta plaka adierazgarria jarri. 

Toberetako arropak janztea besterik ez genuen behar izan bakoitza bere rolean sartzeko, eta, behin ekitaldia amaituta, giro ederrean ospatu genuen eguna eta apetitu onez jan auzoko lagunek elkartean prestatu ziguten bazkaria.

Fartsa itxuran ari da garatzen dinamika hau, baina bere edukia oso serioa da; alegia, hobe duela Debagoienak batera jokatzen hastea bere garapen soziala sustatzeko, ez badu nahi urte ez askoren bueltan industrialde soilean bihurtu eta lan-orduz kanpo hutsik geratu.

Arazoaz jabetu garen seinale litzateke urtebete barru, bigarren Eguna ospatzen dugunean, bertan izatea gizarte ordezkariak eta politikariak, garapen sozialerako egitasmo indartsu batekin. Fartsa itxuran bada ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak