Euskaraz zergatik?

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2014ko ots. 3a, 00:00

Motibazioa aztertzeko jardunaldia izango da (zuk irakurri orduko izan da)...

... asteon Durangon Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta. Izen-emateak gainezka egin du, gaiak pizten duen interesaren seinale. Zergatik egiten du (edo ez du egiten) norbaitek euskaraz? 

Kontua konplexua da eta horretaz orain jabetu gara. Uste izan dugu jakitea aski zela,  edo falta zena derrigortasunak lortuko zuela; baina denborarekin ohartu gara horiek guztiak eta gehiago behar direla hizkuntza ohiturak aldatzeko. Finean, motibazioaren mekanismoak ezagutu behar direla ondo.

Eta horretarako galdetzea onena. Esanguratsua Xabier Erize soziolinguistak bere txostenari eman dion izenburua: Nire motiboak ditut euskararen eta erdararen inguruan egiten dudana egiteko, galdetuko dizkidazue eta kontuan hartuko dituzue?

Sarri jokatu izan dugu normalizazioa soilik kontu kolektiboa bailitzan, soziologiaren esparrukoa, baina azkenean banakoaren baitan egiten da hizkuntza hautua, eta psikologiak erakusten du hori nola gertatzen den eta nola eragin daitekeen. Psikologiak eta enpatiak, ez dago galdetzea bezalakorik pertsonen zergatiak ezagutzeko. Xabierren bidetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak