"Udagoien betea"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2012ko ira. 10a, 02:00

Ohikoa bihurtu zuen sindikalgintzak udazken beroa iragartzea...

... lan-hitzarmenen negoziazioaren ildotik. Eta ez da aztia izan behar antzemateko aurtengo udazkenak areagotu egingo dituela orain arteko hondamendia eta herritar gehienon larritasunak, krisi zitala eta bere kudeaketa eskasa direla medio.. 

Baina nik gurean zantzu baikorragoak ere ikusten ditut. Unibertsoan omen diren zulo beltzen antzekoa izan da hemen armen aroa eta haien antzera energia mordoa zurrupatu digu gure zulo beltzak urte luzez. Hasten ari garen aro berrian energia hori erabilgarri izango dugu. Halaber, lubakitik lubakira egin den politika zelai irekian egitera pasa gintezke, eta horrek esparru komunak sortzeko eta indartzeko aukera lekarke.

Euskararen eta euskal hedabideen dinamikan murgilduta nabilelarik, begibistan ditut zantzu baikorrak: irekitasuna, lankidetza giroa, eraldaketarako gogoa... Ez, ez naiz inozoa. Badakit oro ez dela urre, eta garai zaharrak ez direla oraindik gainditu. Baina ibaiaren beste aldea bistaratzen hasi gara eta gure abileziaren baitan egongo da zubiak eraikitzea. Enbata ahaztu gabe, lanez eta aukerez betea dator udagoiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak