"Goiena eta Tokikom"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2012ko mai. 15a, 02:00

2000. urtean eratu zen Goiena notario aurrean...

... eta urte berean hasi ziren emaitzak: telebista bateratua, Goienkaria gehigarria, eta abar. Jauzi harekin sendotu egin zen Debagoieneko hedabideen ibilbidea, zetozen erronkei aurre egiteko.

Egitasmo hark bazuen bailaraz gaindi eragiteko borondatea. Gipuzkoan beste zazpi goiena sortzeko plana ere landu zen Aldundiarekin, nahiz azken orduan ez zen nahikoa indar metatu eta plana hustu egin zen.

Orain Tokikom dator eginkizun horrekin, eta ez Gipuzkoarako bakarrik, baizik Euskal Herrirako. Hamarkada bat geroago toki hedabideak bateratzeko premiak hor zirauen, galdutako denborak eta krisiaren larriak areagotuta. Zorionez, oraingoan elkarlana posible izaten ari da eta bateratze bidean urrats esanguratsuak egin dira dagoeneko.

Egitasmo berriak asko jaso du Goienatik, orduan arrakasta izan zuenak oraindik balio baitu, gutxienez erreferentzia gisa. Eta asko jasoko du aurrerantzean ere, Goiena bazkide aktiboa izango delako Tokikomen. Finean, kontua da toki hedabideetan, behintzat, hegemonia izatea helburu, hiztun komunitatearen mesedetan. Hain zuzen, Goienak egin duen bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak