"Hedabideak lankide"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2012ko api. 16a, 02:00

Mugimendu esanguratsuak ari dira gertatzen...

... euskal hedabideen esparruan.

Alde batetik, herri ekimeneko guztiak elkartuta agertu dira beren egoerari buruzko diagnostiko komun bat aurkezteko. Urtebete luzea eman dute hori lantzen, Innobasque-ren eskutik, eta aurrerantzean ere lankidetzan jarri dute giltza, bai beren artean eta bai erakundeekin. 

Bestalde, Topaguneak eta hainbat toki hedabidek –Goiena barne– Tokikom enpresa sortu dute, esparru komunak kudeatu, solaskidetza bakarrarekin jardun eta integrazio funtzionala bultzatzeko helburuarekin. 

Bi dinamikak batera doaz eta azken helburua lukete euskararen komunitateak behar duen egitura komunikatibo beregaina eraikitzea. Ezinbestekoak ditugu gutaz eta gure kontuez euskaraz arituko diren komunikazio sare sendoak, komunitate moduan iraungo badugu.

Ez dut ahaztu nahi EITBren gaurko eredua ere bere azkenetan dagoela, eta hauteskundeen ondoren etorriko dela seguru birmoldaketa sakona. Euskal hedabideen sektoreak kontuan izan beharko du hori, eta bere etorkizuneko diseinuan tokia egin talde publikoaren bilakaeratik etor daitekeenari. Soilik lankidetzan iraungo dute, dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak