"Arriskuak aukera"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2012ko ots. 13a, 01:00

Autolaguntzako gidetan gehiegi erabiltzen da...

... baina egungo edozein analisik erakusten du oraindik balekoa dela. Ondo baino hobeto dakite hori espekulatzaileek, alegia, arriskurik handiena dagoen toki berean dagoela irabazi neurrigabeen aukera. Ni gizarteaz ari naiz, gure gizarteaz. Eta uste dut irabazi sozialak lortzeko ere arriskuen aurrean uzkurtu baino hobe dugula aukerak probesteko jarrera hartzea. Areago, esango nuke neurri batean ari garela.

Eragile ekonomiko batzuek elkartasunez jokatzea aukeratu dute krisiaren ondorioen aurrean, eta berrikuntza sustatzea edota merkatu berriak irekitzea. Balio horiek gero ere mesederako izango dituzte.

Euskalgintzan hausnarketa serioak irakurri ditut, hizkuntza-sistema gero eta konplexuago batean euskarak bizirauteko behar dituen estrategien gainean. Euskarazko hedabideak ere elkar hartzeko bidean dira,  hizkuntza komunitatearen mesedetan.Debagoienean, dinamika horiez gain sortu da beste ekimen bat –Bagara– eskualdea trinkotzeko helburuarekin, errepidez mundua eskura izatearen arriskuari erantzuteko.

Badakit, oro ez da urre. Baina uste baino urre gehiago dago zapaltzen dugun lurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak