"Debagoieneko tobera"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2011ko abe. 20a, 01:00

Bizarra uzten hasi nintzenean ingurukoek ez zuten ezer sumatu.

Gehienez ere botako zidaten: "Hainbeste denbora libre eta bizarra egiteko astirik ez?". Baina bizarra mostatxo bihurtu zenean azalpenak ematen hasi behar izan nuen, begirada arraroak ikusten bainituen. "Antzerki moduko bat... Arrasaten... Gabonetan...".

Orain argitu da misterioa. Tobera bat egingo da Amaia antzokian, abenduaren 28an. Debagoienean lehen aldiz emango da –Bagara ekimenaren baitan– Zuberoan gorde eta Lasarten suspertu den herri-antzerkiaren molde hau. Kontua da gizartearen arazoak azaleratzea eta umorez jorratzea, konpondu edo gainditzeko asmoz, betiere elkarbizitza hobetze aldera.

Debagoiena komunitate gisa sendotzea da azken helburua, jarduera ekonomikoan izan duen garapena gizarte ehunean ere gerta dadin. Mendetako historiak sortutako gizarte ehuna izan da garapen ekonomikoaren oinarri, baina hamarkada gutxi batzuk nahikoa izaten ari dira gure ekosistema ahultzeko eta ongizatea bera kolokan jartzeko.

Antzerki umoretsuak ez ditu aje guztiak konponduko, baina lagundu diezaguke gure arteko liskarrak gainditzen, elkarrekin aurrera egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak