"Opor giroa"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2011ko uzt. 28a, 02:00

Ez da giro oporren bezperan.

Eraso betean dabiltza merkatuak estatuen aurka. Ahulezia ekonomikoa non, han agertzen dira harrapariak, rating agentziak aurrez prestatutako bazka jatera. Gero eta txotxongiloago ikusten dira agintariak, ezarritako gidoia antzezten talentu eta konbentzimendu eskasarekin. Une batez ere ez zaie nabaritzen erasoei aurre egiteko adorerik.

Eta bitxia da oso nola merkatu librea, urte oparoetako zoroaldian sekulako aberiak eragin eta gero, are zoroago jokatzen ari den krisiaren erdian, libreago eta berekoiago, inongo aginte publikoren kontrolik gabe. Inondik ere, garai txarrak dira lirikarako.
Baina oporrak datoz, eta abuztuan arazoak konpondu ez, baina bai lausotu eta urrundu. Marrazoek ez dute atsedenik hartuko, baina gai arinagoak nagusituko zaizkigu eguzkiak bigundutako kaskezurrean, eta lagunarte gozoek anestesiatuko digute adimena, gutxiago sufri dezagun.

Tarteka gogora dezagun udagoienak ekar ditzakeela kontu pozgarriak euskal gizartearen bilakaeraz. Eta irailerako apuntatu: gizabanakook merkatuari aurre egiteko dugun arma bakarra da harekiko menpekotasuna gutxitzen joatea.

Ondo pasa uda!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak