Aldiz, espero dut Bildu aukeren artean izango dela, hari joango zitzaizkion botoak hartzeko moduan. Izan ere, Batasunak bildu ohi duen boto mordoxka balekoa ez izateak aldatu egiten ditu emaitzak eta gehiengo faltsuak ahalbidetzen.
Beste faktore garrantzitsua parte-hartzearena da, hemen ere emaitzak mugitu egiten baitira noren boto-emailea abstenitzen den.
Eta agian nire inguruan ez dudalako bero handirik sumatzen, baina nago abstentzioa altu samarra izan daitekeela.
Egia da Gipuzkoan oso irekia dagoela azken emaitza, ez baita alferrik lurralde honetan gertatu lau alderdi ezberdin nagusitu izana, txanda kuriosoan. Horrek agian suspertu lezake apur bat interesa, baina bestela epel dago giroa. Esaterako, badakit alderdi guztiek izan dituztela arazo potoloak zerrendak osatzeko, nahita ere apenas egin ahal izan dutela fitxaketa sonaturik.
Alderdien setakeriaz eta zerrenda itxien injustiziaz hausnartzea komeni da, baina beste behin ere etxeko lanak egin gabe datozkigu hauteskundeak. Hilabete falta da, egin apustu.