Triskantza dator

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2011ko urt. 28a, 11:38

Gehienetan politika zelatatzen dugu, erasoak handik bakarrik etorriko balira bezala.

Baina oraingoan ekonomian dago gatazka indartsua, aurrezki kutxen triskantza dator.

Kutxak finantza sistemaren erdi pasea dira eta hautetsi ezberdinen esku daude, gehiegi liberalismo asezinak irensteko. Eta gobernu morroien eskutik birrintzen ari da eredua, zati gustagarrienak marrazoen bazka izan daitezen. Oihaneko legea.

Denentzat? Ez derrigor. EAEko hiru kutxak kolpe honi eusteko moduan daude, Espainiako gehienak baino hobeto kudeatu direlako. Baina alferrik izango da kolpeari eustea lehengoan jarraitzeko. Alderantziz, egoera baliatu behar da mugitzeko, estrategia propio baten arabera. Morrontzarik ezak aukera ematen du horretarako.

Zein estrategia? Niretzat hiruren fusioa da aukerarik onena, bategite erabatekoa, hiru hanka gainean ondo asentatu eredu sozialari eusteko. Une honetako eztabaida ez da nolako Gizarte Ekintza egin, baizik eta Kutxak ala Bankuak, horrek esan nahi duen guztiarekin.

Gainera –zergatik ez?–, hiru hankak sendotuta, agian laugarrenaren erreskatera joan daiteke...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak