Badator

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2010eko azaroaren 9a

Zantzuak ugaritzen ari dira: zerbait badator laster. Lehen esan eta esan aritu direnak "ez da ezer aldatu" orain esaten dute "zerbait aldatu da, gure irmotasunari esker".

Bitxia da -eta patetikoa- politikariak entzutea aldaketa handien erdian. Batzuk bilatzen dute ez dagokien domina; besteek gorde nahi dute haizeak ezinbestean eramango dien babesa; haiek saiatuko dira erakusten gaiaren muinean daudela, jakitunaren plantak eginez; hauek kutsatuko dute giroa gurdiak ez dezan aurrera egin. Aspergarria da gero!

Badatorren egoeran herritarrok gehiago daukagu irabazteko galtzeko baino. Horregatik estimatuko genuke zerbait galtzeko dutenen eskuzabaltasuna, gu bezain txiki direnen umiltasuna, eta benetan sukaldean ari direnen diskrezioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak