Horrelako obra handiek eragin zuzena dute gurea bezalako denda txikien egunerokotasunean. Baina obra amaitu da eta oso eskertuta gaude prozesu osoan zehar gurekin izan duzuen jarrera, ardura eta dedikazioagatik.
Behar diren neurriak hartu dituzue unean uneko kaltea gutxitzeko. Gure jarduera-ordutegia eta eragin handiko uneak kontuan hartuta, sarrera eta irteera ahalik eta irisgarrien jarriz, besteak beste. Adinez nagusi diren bezeroek ere askotan esan digute bertako hainbat langileren laguntza izan dutela sarrera-irteeretan. Eta horrek lagundu eta lasaitu egin ditu bezero asko.
Eskerrik asko, obra bera egiteko modu desberdinak daudelako. Plazera.
----------
Miren Zubizarreta
Disdira ile-apaindegiaren izenean
Bergara