Sakanako karrillerak, bertsolariak, abeslariak, olerkariak, dantzariak eta hizlariak gero. Gure ibilbide korapilatsua aurrean, gaizki egindakoak zintzoki onartuta. Gutakorik lapurretan sekula ez dela izan berretsita. Katalanek eginiko bidea miretsita. Estrategia aldaketa, burujabetzaren bidean, beste pauso bat izan zela sinetsita.
Hamabost minutuko bideoan, ikusi ditugu etorritakoak asko, eta bidean erori direnak franko. Begietan bete dira hainbat malko.
Demokrazia, herriaren boterea! Abesten zuena ote zegoen ero? Horretxen ustean segitzen baitugu egunero.
Segi lanean, bakoitza berean, euskaldun mintzatzen, gizarte justuago bat aldarrikatzen, inperialismoa patriarkatua eta faxismoa borrokatzen. Langileon eskubideak defendatzen. Mundu jasangarriagoa elikatzen. Boterea zirikatzen. Espetxeetan eta erbestean ditugun ehunka lagunak etxeratzeko astindu behar dugula une oro.
Iboni, muxu handi bat eta besarkada bero. Herrian bazaitugu ere, etxean libre behar zenukeelako eta ez preso.
Zoriondu antolakuntza. Hurbildu zareten militante, pirata eta ero.
Esker mila, Gaztelu, Kepa, Aratz, Kristina, Txus, Premin eta beste asko. Ametsik gabe biderik ez dagoelako.
Ez ginelako borrokatzeko ala irauteko jaio, irabazteko baino.
Aurrera bolie!
----------
Markel Irazabal
Arrasate