Udaberria ate joka...

Erabiltzailearen aurpegia Miren Maztegi 2014ko api. 2a, 00:00

Bada urtean, hogeita hiru ordu dituen eguna, atzokoa hain zuzen.

Gaur goizean loti xamar esnatuko ginen gutariko asko, baina, kontentu aldi berean. Equinoccio delakoa.

Emeki-emeki Marte distiratsu azalduko da ilunabarrean, zuhaitzak loratuko dira, kukua ku-kuka... Energia higikorraz beteriko urtaroa dugu udaberria. Haize, euri, kolore eta usai aldaketek lurrazalaren gainean dagoenaren jaiotza eta berrikuntza dakarte. Gutxi ez balitz, eguzki izpi eta ordu aldaketarekin, gorputzak koska txiki bat jasan dezake Udaberriko Astenia deritzona. Nekea, insomnioa, ahultasun fisiko eta emozionala…

Naturari erreparatzen badiogu adibide bitxi bat aurki genezake. Hartz familia batzuek, neguko hibernazioa egin ostean, sustrai jakin batzuk jaten dituzte toxinak kanporatzeko, beraien metabolismoa motela izanik, esnatze prozesua soseguz egiteko.

Guk ere, gure gorputzari bultzadatxo bat eman beharko genioke egokitzapen onuragarria edukitzeko; elikadura osasuntsu, hidratazio eta aire libreko jarduerak egiteko garaia dela baliatuz, geuretzat probetxuzko tarte bat ateratzea ondo legoke. 

Negu grisaren ostean udaberri koloretsua eduki deigun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak