Aralarko zinegotziek planto!

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Larrañaga 2015ko eka. 25a, 08:25

Izenburuak erakarri (Hementxe planto!) eta gutuna irakurtzen hasi naiz. Aretxabaletako Aralarko zinegotzi ohiak idatziriko gutuna da eta nik ere "aitortu beharra daukat" zertxobait.

12 urtetako ibilbideari amaiera emateko gutuna da. 12 urte oparo omen eta azken 4 urte "luze", "ia amaiezinak". Eta gutun hau irakurtzen amaitu dudanean haserre sentitu naiz. Ez da sentimendu berria, "luze" irauten du, "ia amaiezina" da.

Errespetatua izatearen beharra dudalako haserre sentitzen naiz. Horregatik, barnekoa askatu nahiko nuke herritar arrunt baten ahotik:

-Planto hitzak Aralarko zinegotzien 12 urteak laburbiltzen dituela iruditzen zait. Hitzak bere horretan geldiunea esan nahi duela kontziente naiz, baina desobedientzia jarrera bati erreferentzia egiten dio baita ere.

-Gutunean idatzitako kritikek eta 12 urteotako zuen jarrerek zerbaiten aurrean planto egiten duzuen sinesmena ematen didate.

-"Hementxe planto", esaten duzue, baina ez oraintxe. Egia al da duela 4 urte hartu zenutela planto egiteko erabakia hauteskundeak galtzean?

-Eta noren aurrean egiten duzue planto? Ezkertiar eta abertzaleen aurrean?

-Maitatuko nukeen irakurtzea Aralar alderdiaren erabakia zuena egiten zenutela eta EH Bildu pluralago baterako lan eginen zenutela. Baina ez, zuek planto!

Inaxio, amesten dut zurekin-zuekin planto egitea. Hau da, zapalkuntzaren aurrean jarrera desobedienteak praktikara eramatea. Makina bat plantotan zure-zuen hutsunea sentitu dut, baina ez du axola, zorionez Gure Esku Dago.

Amaitzeko, eskaera bat egin nahiko nizuke: ados egongo zinatekete mahai inguruan zuen gaztaro errebeldeaz gutxiago mintzatu eta kalean euskal gazteria gehiago defendatzeko?

PD: zuen plantoan aspertzen bazarete, jantzi kamiseta laranja.

----------

Mikel Larrañaga

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak