EAJ bakarrik arduratu da kooperatibisten egoeraz

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lete 2023ko uzt. 20a, 10:35

Debagoieneko EAJk mugimendu kooperatibistaren berezitasuna aitortzea erreklamatzen jarraitzea, Lagun Aroren pentsio eredu mistoa defendatzea, desagertu ez dadin, eta arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatzen jarraituko duela ziurtatu du.

Izan ere, EAJ baino ez da arduratu kooperatibisten egoeraz eta Madrilen beren berezitasuna defendatzeaz. EAJk defendatu izan du eta defendatzen jarraituko du gizarte-segurantzak kolektibo honi aitortza ematea, kotizazio-baldintzak ezartzeko orduan, edo Lagun Aroren pentsio eredu mistoa aitor dadin; izan ere, horren bideragarritasuna arriskuan dago.

Kooperatibismoa eta ekonomia soziala Debagoieneko EAJrentzat elementu garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira gero eta ekonomia inklusiboagoa lortzeko. Kooperatibak kalitatezko enpleguak sortzen dituzten enpresak dira eta beren jarduerak are kohesio sozialagoa eskaintzen duen hazkundeari laguntzen dio, iraunkorragoa eta gizartearentzako bizi-kalitate handiagoarekin.

Nazioartean arrakastatsua den eredua da kooperatibismoa, erreferente. Gure herriaren sustraietan edota nortasunean txertatuta dago eta horrekin ere herrigintza egin eta egingo da.

Talde honen eskariak jaso daitezen arduratu den bakarra EAJ izan da. Hala egiten jarraituko dugu; izan ere, gure helburua Euskadiren interesak defendatzea eta euskal herritarron interesak defendatzea da.

----------

Mikel Lete

Debagoieneko EAJko ordezkaria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak