Orduan, zalantzak etorri zitzaizkion, eta denbora bat pentsatu ondoren erantzun zidan: "Agian, 7koa". Askotan, inporta zaiguna sailkapen horretan postu onenean geratzea da, berdin zaigu ze emaitzarekin. Gizartea lehia iraunkor baten murgilduta dago. Arlo guztietan. Honekin ez dut esan nahi lehiakorrak izan behar ez dugunik, baina lehia horren helburua ez dadila sailkapena izan, baizik eta puntuazio hori lortzeko egindako lanarekin eta esfortzuarekin irabazitako gaitasuna.
Azkenaldi honetan sarri ikusten ditugu, COVID-19a dela eta, hainbat sailkapen eta estatistika. Gure erkidegoa, lurraldea edota herria sailkapen horietan non kokatzen den bistaratzen dugu, baina, askotan, emaitzei erreparatu gabe. Sailkapenean ondo bagaude, harro sentitzen gara kudeaketa ona delako. Atzean bagaude, dimisioak eskatzen ditugu, kirol lehia balitz bezala.
Eta zuk zer nahiago duzu?