Ura, bere bidetik

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Goenaga 2026ko ekainaren 24a

San Martzialen zabaldutako ibilbide berria ezagutzera joan ginen aurrekoan. 

Kantina ostea eta Askatzuko iturria lotzen ditu. Ibilbide polita, freskoa, udako beroetatik ihes egiteko aproposa. Sorpresa, baina, Askatzuko iturrira heldutakoan hartu genuen, agortu egin baita. Pena hartu nuen. Ezingo dugu gehiago urik edan bertatik. Eta erabiltzen ez badugu, alferrik galduko da aurki, sasiak janda. Hori ere klima-aldaketaren ondorioa ote zen pentsatu nuen. Iturri ondoan beste bidexka bat hasten da, goiko zelaian atondu duten urmael txikira daramana, inguruko animaliendako babesleku bezala. Ikusi nuenean, iturri agortua etorri zitzaidan berriz gogora. Urmaela izan ote da iturriko urak xurgatu dituena? 

Baina deigarriena urmaelaren ondoan ikusi nituen kartelak izan ziren, bideokameren presentziaz ohartarazten zutenak. Barregarria iruditu zitzaidan. Urmaela eta bertako animaliak zaintzeko izango ote dira kamerak? Edo, banketxetan bezala, lapurrak uxatzeko jarri ote dituzte? Izan ere, Askatzuko iturriko uraren bidea nork aldatu duen jakiteko ez dute balio izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak