Musuak, besarkadak, begirada samurrak, malkoren bat edo beste, agian, ere bai. Batak besteari, guztiok elkarri. Une polita izaten da, eta une batez errealitatea alde batera uzten dugu. Desio onak gailentzen dira beste edozeren gainetik. Baina, errealitatera itzuliz, aurten, behintzat, kezkati naiz ni etorri den urte berri honek gauza berri on askorik ekarriko digunik.
Ukrainako eta Gazako egoerak gutxi ez balira –noizkoa da entzun dugun azken berria Gazako egoeraz?–, orain Venezuela, Groenlandia, Kuba? Gure laborarien protestak euren lanbidea defendatzen, baserriko animalien gaixotasunak, alderdi politikoen ika-mikak, baita Bergaran ere!
Sinesgaitza egiten zait urte berri hau ona izango denik pentsatzea. Ezin jakin guk zer gertatuko den, edo nondik nora joango zaigun urte hau. Baina ez dezala, behintzat, joan zaigun urte zaharra baino txarragoa izan. Konformatuko ginateke, ezta? Tira, ba, Urte berdin on guztioi.