ZTB Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Goenaga 2025eko azaroaren 20a

Zientzia jardunaldiak izan ditugu Bergaran.

Hainbat erakusketa, tailer eta hitzaldi egitarauan. Ni hitzaldietara joan naiz: Kimikaren koloreak, Materia atomoz atomo, Kimikaren ideiak izenburupekora eta konputazio kuantikoaren gainekora. Nork esango luke beltza kolorea ez denik, kolore erreflexurik eza baino! Edo hidrogenoari buruz esan zigutena: uraren formularen zati bat delako egiten zitzaidan ezagun niri. Besterik ez. Baina etorkizuneko erregai bihurtuko omen da. Eta erakutsi zizkiguten bere ahalmenak. Edo Jesus Mari Ugaldek –San Lorentzokoa bera– kontatu zizkigunak, nola ikerlariek ideiekin lan egiten duten, materia berriak sortzeko edo daudenak eraldatzeko, gure bizimodua hobetzeko. Arrakasta lortzen denean, batzuetan porrota gertatzen da eta. Ni bezalako ezjakin batendako interesgarria oso. Liluratuta irten nintzen ni hitzaldi haietatik guztietatik, plazer handiz disfrutatu nituenak. 

Gero, etxean, dena omen dakien AAri galdetu nion ea Euskal Herriko zein beste herritan –hiriburuez gain– dagoen aukerarik halako hitzaldietara joateko. Erantzuna: inon ez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak