Eta halaxe aitortzen zidan berak ere. Adolf Hitlerrez ari zen, eta Palestinako egoera genuen hizpide. Ez zuen erantzunik bilatu nahi, amorrua erakustea baino. Inoiz gertatu behar ez zuena izan zelako. Ados geunden biok: inoiz egin behar ez den galdera zen.
Egun batzuk geroago, herritar israeldarren iritzia entzun nuen telebistan: edozer gauza dago ondo Hamas, eta Palestina, bide batez, suntsitzea badakar. Eta izutu egin nintzen. Politikariek esaten dutenak entzutera ohituta nago. Beraien helburua lortzeko, bitartekoak justifikagarri bilakatzen dira trebeak. Baina herritar xumeek? Nola ulertu bitarteko horiek itsuki onartu ahal izatea?
Guk, Bergara txiki honetatik, ezer gutxi egin dezakegu sarraskia geldiarazteko. Ez dago gure esku. Ez ligukete ez entzun, ez kasurik ere egingo. Baina ez diezagutela Hitler motz gelditu ote zen pentsarazi. Zeren haiek bilakatzen ari baitira mende honetako Hitler berriak.