Distira

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Goenaga

Gaur goizean, jubilatu zintzoen modura, Barrenkaleko lanak ikustera joan naiz.

Begira nengoela, konturatu naiz altxatzen diharduten zoruaren azpian antzinako harri landuak daudela –adokinak esaten genien guk–. Akordatu naiz nola ibiltzen ginen haien gainean, dardarka, kotxez edo bizikletaz. Eta nire osabak kontatzen zidanaz, harginek nola lantzen zituzten harriak, lekuan bertan, kolpeka mailuaz, bere forma perfektu hori emateko, bata bestearekin lerrokatuz, ilara zuzenak eraikiz. Gero, Artekalea eta San Pedro kaleetara joan naiz, lanak bukatu eta gero Barrenkalea nola geldituko den irudikatzeko. Distira irabaziko du, bai, dudarik gabe.

Lerro ez hain zuzen hauek idazten nengoela, jakin dut badugula aita santu berria. Honek ere baditu lanak Elizak galdu duen distira eta lerro zuzenak berreskuratzen. Leon XIV.a da erabiliko duen izena. Eta burura etorri zait izen horrekin, agian, gertuago izango dutela zuri-gorriek gaur iluntzean Ametsen antzokian behar duten miraria. Ea hauek ere lortzen duten distira hori. Hau irakurtzen duzunerako, jakingo dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak