Gure ondarea

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Goenaga 2025ko urt. 25a, 00:00

San Pedro parrokiako organo berrituaren bisita gidatuan izan ginen.

Organoaren zaharberritze lanak azaldu zizkiguten, baita hainbat kuriositate eta istorio polit ere. Gero, elizatik mugitu gabe, erretaula errenazentista, Hilzoriko Kristoa, Jusepe de Riberarena izan litekeen koadroa, sakristian dagoen taula flandriarra... Denak ikusi genituen. Bisita bukatu eta gero, kalera irten ginenean, Santa Marina eliza eta herrian denok ezagutzen ditugun hainbat etxe, dorre eta palazio etorri zitzaizkidan burura. Ezagutu? Ez dakit.

Harro sentitu nintzen herrian dugun ondareaz. Baina ez hainbeste horiez guztiez dudan, edo baita dugun?, ezagutzagatik. Bergarar gehienok bezala, esango nuke. Gauza inportantea da norberaren ondarea ezagutzea. Baditugu horretarako hainbat aukera, bisita gidatu eta abar. Aprobetxatzea besterik ez zaigu falta. Noiz edo noiz, uda partean, ikusten ditugu turista taldeak bisita gidatuak egiten gure herrian. Baina gauza izango ginateke gu geu gidari aritzeko gure kanpoko lagunek bisitan etortzen zaizkigunean?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak