'Abdeeklortx'

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Goenaga 2024ko abenduaren 14a

Asmatu ezetz izenburuak ezkutatzen duen hitza!

Hauxe da Bergarako dendari elkarteak proposatzen digun jokoa aurtengo Gabon jaietan. Erantzuna herriko dendetan topatuko dugu. Hitza osatzen duten letrak dendetako erakusleihoetan sakabanatuta egongo dira. Dakizuenez, Bedelkartxoda erantzuna, osatu beharreko hitza –baita Bedelkar edo Elkar–. Letrak topatu, argazkia atera, eta denak bildutakoan, Bedelkarrera bidali beharko ditugu, Whatsapp bidez. Partaideen artean gero hainbat opari zozketatuko dira. Baina hau gutxienekoa da; helburua ez da hitza aurkitzea, edo zozketan parte hartu eta irabaztea.

Helburua herrian erostea da. Herriko merkataritza sustatzea. Denok defendatu nahi dugun hori, baina, agian, behar beste defendatzen ez duguna. Hitzez defendatzetik ekinez defendatzera, baina ez hitza bilatzen soilik. Ziur nago erakusleihoetan barrena begira gauden bitartean ikusiko dugula gustuko dugun zerbait, hari edo honi oparitzeko jai hauetan. Irakurle, ea asmatzen duzun egiten duzun opariarekin. Eta asmatzen duten egiten dizutenarekin. Eguberri on guztioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak