Ongi etorri, zahartzaroa

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Goenaga 2024ko ots. 11a, 00:00

Zahartzaro hitzak badu halako gutxiespen zentzua.

Apur bat. Hirugarren adina esaten zaio baita. Baina gure bizitzako garaietako bat da. Ez dator ezustean. Denboraren poderioz baizik, ezinbestekoan. Gaztetan urrun ikusten genuena gero eta gertuago dago. Beste gauza bat da noiz onartzen edo sentitzen dugun zaharrak garela. Pasa den eguaztenean, Goienagusik antolatuta, hitzaldia izan zen Seminarixoan, hamabostean behin bezala. Goienagusi Debagoienean jarduten duen kultura elkartea da. Bazkideen batez besteko adina 70 urtekoa da; horietatik, 42 bergararrak. Hainbat jarduera antolatzen ditu urte osoan bailarako herrietan –astero bi hitzaldi, bisitak eta mendi irteerak hilero, irteera kulturalak, ikastaroak...–. Bere xedea: zahartze prozesu hobea eta luzeagoa izatea. Bergaran bada San Joxepe ere, erretiratuen elkartea, 1.700 bazkide baino gehiago dituena. Aukera zabala eskaintzen du: ikastaroak, tailerrak, bidaiak, Kulturaldia. Badu bere abesbatza baita. Hau ere bada zaintza.

Goienagusi eta San Joxepe moduko elkarteak dauden bitartean, zaintzen gaituztenak, ongi etorri, zahartzaroa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak