'2001'

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arregi Askasibar

Sorpresa emanda, Lulak Brasilgo hauteskundeak irabazi ditu, Bolsonaro garaituta. 

Ultraeskuindarrak, Meta erraldoi teknologikoaren algoritmoak alde izan arren, ezin izan du ezer egin Lularen Armada izena hartu duen herritar taldearen kontra.

Lulak salatu du Metak bere algoritmoak manipulatu zituela Instagram eta Facebooken, bere profilak ezkutatzeko. Tranparen aurrean, Janones diputatuak aginduak eman zizkien Lularen jarraitzaileei sareetan antolatu eta algoritmoa engainatzeko. Besteak beste, bideoak bukaeraraino ikusteko eta Bolsonaroren kontu faltsuei ez erantzuteko eskatu zien, makina erotu eta Lularen aldeko mezuak gailendu arte.

Lula txanponaren aurpegia bada, gurutzea Blocus da. Jatorri ezezaguna duen kanalak Europako nerabeak manipulatu nahi izan ditu sareetan, kaleetara kaosa eramateko. Leku askotan lortu du helburua, Bartzelonan kasu, eta Bilbon duda sortu du.

Adimen artifizialaren eta algoritmoen garaiok 2001 pelikulako ordenagailua gogorarazi didate. Kontzientzia hartuta, bere kabuz pentsatzen hasten den makinak Discovery espazio-ontziko astronautak hiltzen ditu, bere buruaren defentsan. Lehen fikzio zena egungo errealitate bihurtu da? Lulak bezala, noiz arte egingo diogu ihes makinari?  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak