Vance Erroman

Zendu aurretik, Ostiral Santu egunez, Erromako koliseoan egin oi duen gurutze-bidean, Frantzisko aita santuak "hiltzen eta zapaltzen ez duen" Jainkoaren ekonomia goraipatu zuen.

"Gaur egungo ekonomiak kalkuluz eta algoritmoz beteak daude, logika hotzari eta interes gupidagabeei erantzuten diete", salatu zuen irmo.

Frantziskoren hitzekin bat, Italiako hiriburuan izan da JD Vance presidenteorde estatubatuarra. Protestante jaio arren, katoliko sutsua, 2019an bataiatu zutenetik. Bihurtuaren fede itsuarekin, Aste Santuko elizkizunetan parte hartu eta Meloni Italiako lehen ministroarekin batu da, azkenaldian Estatu Batuek Europarekin dituzten harreman traketsak bideratzeko. "Europarekin merkataritza negoziazioak sustatuko ditugu", esan du presidenteordeak, muga-zergen gerrak sortutako mesfidantza leuntzeko asmoz.

Vanceren borondatearen gainetik, baina, bere gobernuak munduko ekonomia hankaz gora jarri du, migratzaile oldea kanporatu –baita legezko egoeran zeuden hainbat; Kilmar Abrego salvadortarra kasu– eta gobernuan murrizketa latzak egin, 120 orduko lan-astea sustatzeko asmoa duen Elon Musken eskutik. Bada algoritmoz betetako ekonomiaren adibide argiagorik? Vancek bere kristau-fedearen inguruan hausnartu beharko luke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak