Europa berrarmatu

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arregi Askasibar 2025ko mar. 18a, 00:00

Joan den astean, Rearm Europe izeneko egitasmoa onartu zuten Bruselan bildutako 27 estatuetako gobernuburuek.

800.000 milioiko zifra magikoa berreskuratuta –Mario Draghik zifra bera proposatu zuen Europako ekonomia XXI. mendeko erronketara gaurkotzeko–, ustez Batasuneko herrialdeen autonomia militarra berreskuratzea da ekimenaren asmoa. 

Trumpek Putinekin Ukrainarako bakea adostu nahi izateak alarma guztiak piztu ditu, antza, nahiz eta zaharrak berri diren. "Europak rol garrantzitsuagoa behar du NATOn", esan du brexit-aren ostean Europako inguruetara itzuli den Starmer lehen ministroak. "Frantzia Estatu Batuen bazkide leiala da", argiago erantzun Macron presidenteak.

Autonomia estrategiko galeraz ohartarazi arren, Europako agintariek gogoratu beharko lukete egungo egoera Washingtonekiko hamarkada luzeetako jokaera ipurgarbitzailearen ondorio dela. Azken 80 urteetan Europa Estatu Batuen base militarrez josita izatea onartu bitartean, Ukrainako gerraren sura gasolina bota dute, eta orain, Trumpen babes militarrik gabe eta Errusiarekin zubi guztiak lehertuta geratu dira. Europaren autonomia militarra amets polita izan liteke, baina ez da autonomia militarrik izango autonomia politikorik ez bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak