Karla Sofia

Joan den urtarrilaren 23an, mundu mailako albiste izan zen Karla Sofia Gascon aktore madrildarrak Oscar sarietarako izendapena jaso zuela.

Emilia Perez filmagatik, emakumezko aktore nagusi saria trans emakumezko batek jaso dezake historian lehen aldiz, eta, Gasconek berak onartuta, izendapenak mundu osotik etorritako zorion mezu oldea ekarri zion.

Sarietarako promozio betean, baina, lore aparretan zela, Gasconen hautagaitzak kolpe gogorra jaso du asteon. Bere sare sozialetako iraganean begiratuta, musulmanen kontrako mezuak eta poliziak hildako George Floyd-en aurkakoak azaleratu dira, ordura arteko laudorioak gaitzespen ozpindu bihurtuta. "Txio hauek ilusio handia pizten zuten izendapena zikindu dute", esan du Ernest Urtasun Kultura ministroak, aingerua deabru bihurtuta.

Ez dakit, ba, aitona falangista zuen politikariak besteen iraganean arakatzeko zein zilegitasun izan dezakeen, baina badirudi moralkeria eta hipokrisia erakustaldi hauek, beste behin, eskuin muturrarentzat gasolina izango direla. Gasconek barkamena eskatu du, bai, baina berandu, ez baitu Oscarrik irabaziko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak