Zakarrontzi bat

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arregi Askasibar 2024ko abe. 22a, 00:00

Egun gutxi dira Frantzian lehen ministro aldaketa izan dutela.

François Bayrou zentrista aukeratu du Macron presidenteak karguan hiru hilabete iraun duen Michel Barnier-en lekukoa hartzeko. Macronen aurreko lehen ministroaz aspertu bezain laster, Le Penek kalera botatzea erabaki zuen, nahiz eta Errepublikako presidenteak Barnier eskuindarra haien gustuko izango zela uste. Esperimentuak hiru hilabete iraun zion eta ikusteko dago orain Bayrou zentristak iraungo duena.

Frantzian bezala, eskuin muturrak gero eta erabakitze gaitasun handiagoa lortu du nazioartean bukatzear dugun 2024 honetan. Italian Meloniren gobernuak tinko dirau, Hungarian bezalaxe. Bi gobernuek ordezkari bana izango dute sortu berri den Europako Batzordean, eta kontinente zaharretik kanpo ere antzera daude kontuak. 2023ko urrian hasitako bidetik, Benjamin Netanyahuk bere genozidioarekin dirau, Gaza bakarrik ez, Libano eta Siria ere kontrolpean hartuta. Argentinan herritarren erdia baino gehiago pobrezian murgildu ditu Mileiren politika ekonomikoak eta Estatu Batuetan Trump-ek urtarrilaren 20an hasiko du bere bigarren agintaldia.

Kantuak esana da: eskubirantz doan mundu puta hau, zakarrontzi batean bizi asmotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak