X sare soziala

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arregi Askasibar 2024ko aza. 17a, 00:00

Pasa den asteazkenean, The Guardian egunkariak X sare soziala erabiltzeari utzi egingo ziola iragarri zuen.

Bere idatzian agerkari britainiarrak dio Twitter zena eskuin muturreko ideiak zabaltzeko tresna bihurtu dela Elon Muskek 2022ko urrian erosi zuenetik hona.

Aste honetako albiste da baita Musk Trumpen kabinete berriko parte izango dela, gobernu federalean egiteko asmoa duen murrizketen arduradun gisa. Gastu publikoaren heren bat murriztu nahi du Trumpek, eta Musk izango da anputazioaz arduratuko den zirujaua.

Kamala Harris gorroto genuenok ere –daitort bere irribarrea higuingarria zaidala, demokraten hipokresiaren eredu– onartu beharra dago Trumpek Muski emandako botereak gune ezezagun batera garamatzala zibilizazio gisa.

Musken suziriak NASArenak beharrean, Musken X Hollywoodeko entretenimenduaren itzalean. Batzuek diote Musk izango dela Trumpen atzetik Estatu Batuetako presidente berria. Ez dut uste. Musk Estatu Batuen jabe izango da, ugazaba. James Bonden filmetan bezala, mundua gaizkile zital eta eszentriko baten eskuetan dago, The Guardian-ek Xn idatzi edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak