Ahozabal

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arregi Askasibar 2023ko abe. 17a, 00:00

Goizeko bederatziak. Esnatu eta leihotik begiratuta, giro goibela da Milango Centralen.

Behe-laino itxia, giro gris eta umela. Bezperako garagardoen ajeak, gainera, ez du laguntzen. Segundo bat, baina, nahikoa da aldarteari buelta emateko, albistea iritsi baita mugikorrera: EH Bilduk eta PSNk ituna egin dute UPN Iruñeko Gobernutik kanporatzeko.

Poztu nau albisteak, erreketeen oinordekoek botere-guneak galtzea beti baita berri zorionekoa. Lagunei notizia kontatuta, erreakzio bila hasi naiz segidan, eta aitortu behar dut esperotakoa aurkitu dudala sareetan.

Berriak sortu dien mina ezin ezkutatu, eskuin muturreko ordezkariek hiperbolera jo dute, beste behin. "PSOEk ETAko terroristekin Nafarroaren etorkizuna negoziatu du", dio UPNko Javier Esparzak. "Alkatetza Bilduri emateak goragalea sortzen dit", bota du, aldiz, Sergio Sayas-ek, UPNtik PPra ihesi joandako transfugak.

Noraino bortxa daiteke hizkera? Nola saldu zure burua zentroko demokratatzat, ahoan pozoia bakarrik badaukazu? Euren burua ispiluaren aurrean jartzea besterik ez dute lortzen, besteonganako sentitzen duten gorrotoa bistan utzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak