Badatoz

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arregi Askasibar 2023ko ira. 29a, 07:10

Zalantzarik ez izan: azken urteotako ikasturte politiko beroena izango da hasi berri duguna. Datozen asteetan Espainian izango den inbestiduraz gain, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ere datorren uda aurretik dira egitekoak.

Horien data jakin gabe ere, badakigu Legebiltzarrerako hauteskundeek ikusmin handia piztuko dutela. Pasa den maiatzean eta uztailean EAJk lortutako emaitza gazi-gozoen ostean, eta EH Bilduk aspaldiko babesik zabalena jaso eta gero, jeltzaleek kezkatuta hasi dute ikasturtea. Bada, eta oraindik haren hautagaitza argitu gabe dagoen artean, Urkullu lehendakariak euskal sindikatuak jomugan jarrita eman du bere hauteskunde estrategiaren berri: "Aski da gizartean egonezina sortzearekin. Gure bila datoz, gure zain egon dira eta badatoz", esan berri du Alderdi Egunean.

Jeltzaleen diskurtsoak batuko duen uztaren zain, aipagarria da greba eta mobilizaziotarako arrazoi ugari daudela gurean. Tartean, EiTBko irratiak greban gaude, 13 urteren ostean gure hitzarmenak berritu gabe jarraitzen duelako. Beste askok bezala, guk ere egonezina pizteko borondaterik ez dugu, dagokiguna jasotzekoa besterik ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak