Prigozhin eta jusapolak

Indarkeriaren monopolioa edozein estaturen ardatza da, nahiz eta azken aste honetan zalantzak piztu diren. Garai zailak dira agintarientzako.

Asteburuan, Yevgeny Prigozhin buru duen Wagner taldeak kolpe saiakera eman zuen errusiar armadako buruzagien kontra. Tankeak hartuta, milaka mertzenariok Rostovetik Moskurako bidea hartu zuten, errusiar aire armadaren bonbek eta Lukaxenko bielorrusiar presidentearen bitartekaritzak kolpea eten zuten arte. Errusia aldean mertzenarioak asaldatuta dabiltzan honetan, gurean titular hau irakur zitekeen aste hasieran: Bi mila ertzainek lehendakaritzako bidea egin dute lan eskaeren alde. Wagner-eko mutilek bezala, gure poliziek ere agintariengana jo dute zuzenean, lan baldintzekin nazkatuta daudela adieraztera.

Jusapol polizia-sindikatuaren bidetik, Ertzainas en Lucha deritzon mugimenduari kirats erreakzionarioa dario. Indar asindikaladirela diote, baina bada asindikal edo apolitiko baino adiera kontserbadoreagorik? Badirudi, ertzainen greba mehatxua gaindituta, Tourra normaltasunez irtengo dela bihar Bilbotik. Jaurlaritzak, baina, adi jarraitu beharko du. Gaitza Ertzaintzaren erroetaraino sartuta dago eta aferak luze joko du, dudarik ez izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak