Denboraren bila

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arregi Askasibar 2023ko mar. 26a, 00:00

Iratzargailua. Dutxa. Radio Nacional. Ogi txigortua, tomatea eta urdaiazpikoa.

Lehen whatsapp-a lanetik. Lehen elkarrizketa SER-en, lehenengo korteak. Egunkariari begiratua. Egun on, Ramon. Egun on, Maite. 10:00etako buletina… 

Zutabetxo hau beharrean, GOIENA aldizkari osoa beharko nuke egun soil baten goizetik gauera egin beharreko guztiak kontatzeko. Ez dut uste nire egunerokoa aparteko ezer denik, jende gehienak baitu eginbeharrez betetako bizitza, eta, akaso, nire hau irakurtzen ari den norbaitek pentsa dezake zertaz kexatzen ari naizen. Dena dela, benetan nekatuta sentitzen naiz, zurrunbilo baten sartuta, ia ezertarako denborarik gabe.

Estresa gaitz handienetakoa da; batez ere, bizitza pribatuak eta profesionalak nahi baino gehiagotan bat egiten dutenean. Virginia Tech unibertsitate entzutetsuaren ikerketa baten arabera, whatsapp-ek eta posta elektronikoek langileoi sortzen diguten antsietateak gugan bakarrik ez, ingurukoengan ere eragina du, familia eta bikote harremanetan gatazkak sortuta.

Hiperkonektibitateak, etengabe mugikorrera lotuta egote horrek, gure buru osasuna kiskaltzen du. Itzal dezagun gar hori, beharra daukagu. Nik bai, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak