Gabonetako oroimenen xehetasunak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aberasturi 2025eko abenduaren 15a

Aro hau heldutakoan, keinu bera errepikatzen dugu.

Berokiaren kremailera igo, pausoa estutu eta denda batean babesa bilatzen dugu. 

Izan ere, Gabonetako argietatik eta azoketatik haratago, auzoko dendak dira gure kaleak bizirik mantentzen dituztenak eta giro berezia sortzen dutenak: erakusleiho argituak, errege-opilaren usaina… Haiek gabe, hiria mutu geratzen da. 

Hainbeste mezulari eta online eskaeraren aurrean, ariketa erraza imajinatzea komeni da: igande etengabea, egunero pertsianak jaitsita. Neguan, gaua goiz erortzean, irudi triste eta etsigarria izango litzateke. 

Horregatik, agerikoa den zerbait gogoratzea merezi du: erosteko erabakia gure esku dago. Kontua ez da online jarduerari uko egitea, orekatzea baizik. Herriko saltoki txikian erosten dugunean, funtsezko ehun ekonomikoa zutik mantentzearekin batera, gure bizimodua bermatzen ari gara. Izan ere, hasieran aipatu ditudan sentsazioak dira gure Gabonetako oroimenei forma ematen dieten nahitaezko xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak