Berdin dio nazioarteko politikari, klima-aldaketari edo ekonomiari buruzkoa den: garrantzitsuena zerbait esatea dela dirudi, zertaz ari garen oso ondo ez badakigu ere.
Baina, zerbaiti buruz iritzirik ez daukagunean edo gai bat ulertzeko nahikoa informazio ez daukagunean, "ez dakit" esatea aldarrikatzen badugu? Zerbait ez dakigula onartzea ez da ezjakintasunaren seinale, zentzutasunarena baizik.
Batzuetan, isiltzea eta parekoak esateko duena entzutea baliotsuagoa da airea iritzi hutsez betetzea baino. Gainera, honek gure iritzia behar den bezala eraikitzeko denbora emango digu, kalitatezko informazioa bilatuz eta argudio sendoak eraikiz.
Horregatik, jarri dezagun hau praktikan, eta esaldi sinple hori –"ez dakit"– elkarrizketetan parte hartzeko modu natural bihurtu. Norberak ez dakiena aitortzeak ez baitu aterik ixten: gauza berriak ikasteko aukera ematen du.