Gure izaera industrialak, ongizate-estatuaren defentsak, bizi-kalitateak, egonkortasun politikoak eta abarrek Euskadi Alemania txiki moduko bat bezala ikustea eragin dute askotan.
Azken igande honetan izan dira Alemaniako Bundestagerako hauteskundeak, eta, azken hamarkadetan eskuin muturraren indar hutsalaren eta gainerako alderdiek gogor borrokatu ostean, azken horrek botoen %20 baino gehiago lortu ditu. Bost boto-emailetik bat, %80tik gorako parte-hartze errekorrarekin.
Moderazio politikoa ez da betierekoa. Zaindu egin behar da, hezkuntzaren, kontzientziazioaren eta datuen erabilera zintzoaren bidez. Alemaniako adibidearekin ikusi den bezala, ez da ezinezkoa itxuraz moderatua den herrialde bat dinamika populistetan berriz erortzea. Adibidea eman dezagun nazioarteko –eta ez hain nazioarteko– politikaren marea urdurien aurrean.