Sari-banaketa azaroaren 23tik 27ra Nairobin (Kenya) egiten ari diren WFCPren Munduko Kongresuaren baitan ospatu da eta Joxu Arana zuzendaria eta Unai Ziarsolo proiektuaren arduradun eta Ikas-Fabrikako ordezkaria daude bertan.
Sari horiek mundu osoko Lanbide Heziketako erakundeen ekimen eta jardunbide nabarmenak aitortzen dituzte, besteak beste, berrikuntzaren, inklusioaren, jasangarritasunaren eta nazioarteko lankidetzaren arloetan.
Miguel Altunak jasotako sariak nazioarteko aitortza ematen dio ikastetxeak Ikas-Fabrika ekimanaren bidez ikaskuntza-ereduak berritzeko eta teknologia digitalak Lanbide Heziketan txertatzeko egiten duen lanari.
Aitorpen hau Miguel Altunako komunitate osoaren lanaren eta konpromisoaren emaitza da, eta bultzada berria ematen dio etorkizuneko Lanbide Heziketaren erronkei aurre egiteko egiten ari den ibilbideari.
