Bergarako Miguel Altunak industria-sektorean lan egiteko bi prestakuntza-ikastaro eskainiko ditu azarotik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa

Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikastetxeak industria-sektorean lan egiteko edo arlo horretako gaitasun profesionalak osatu eta hobetzeko bi prestakuntza-ikastaro eskainiko ditu 2026ko azaroatik aurrera.

Batetik, Fabrikazio Mekanikoko Eragiketa Osagarriak (FMEE0108_1) ikastaroa eskainiko du. Bi mailatan antolatuta dago: lehen mailan, fabrikazioko eta muntaiako oinarrizko eragiketak landuko dira, eta bigarren mailan, fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak. Prestakuntzak 440 orduko iraupena izango du, eta metalgintzako enpresetan praktikak egiteko aukera ere izango da.

Bestetik, Sistema elektriko, elektroniko, pneumatiko eta hidraulikoen muntaketa, konponketa eta abiarazte teknikak (MF1264_2) ikastaroa eskainiko du. Mantentze-arloan lan egin nahi duten pertsonei edo arlo horretan beren prestakuntza osatu nahi dutenei zuzenduta dago. Ikastaroak 384 orduko iraupena izango du, eta astelehenetik ostegunera emango da, arratsaldez.

Bi eskaintzen helburua da parte-hartzaileei industria-sektorean lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasun praktikoak eskuratzea, lan-merkatuan sartzeko edo beren lan-aukerak hobetzeko.

Ikastaroetan oraindik plaza libreak daude. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, interesdunek Miguel Altuna LHrekin jar daitezke harremanetan:

  • Telefonoa: 688 815 070
  • Webgunea: https://ikastaroak.imaltuna.com/
  • Helbidea: Agirrebidea 2, Bergara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak