Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Estatuko Bikaintasun ikastetxeen artetik aukeratua izan zen. Oraingoan ere beste bi ikastetxekin batera eta azken hiru hilabetetan bigarren aldia da Presidentearekin elkartzen direla, uztailean Denisse Guillen ikaslearekin Madrilen orduan ere bildu ondoren. Atzokoan, ikastetxean gaur egun lantzen ari diren proiektu eta esperientziak aurkezteko aukera izan zuten gure bost ikasle eta irakasleek.
Ekitaldi berean gainera, Pedro Sanchez Gobernuko Presidentearekin eta Milagros Tolon Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroarekin gela batean biltzeko aukera izan zuten, ikasleak dituzten kezka, zalantza eta ikastetxean bizi izan dituzten esperientziak partekatzeko.
Gobernuak aurkeztutako 234 milioi euroko inbertsioaren helburuen artean daude langileen prestakuntza indartzea eta profesionalen beharra duten sektore estrategikoetan prestakuntza sustatzea.
Miguel Altunarentzat esperientzia esanguratsua izan da, gure ikasleek eta irakasleek ikastetxean egunero garatzen duten lana eta proiektuak beste erakunde eta eragile batzuekin partekatzeko, eta aldi berean, Lanbide Heziketaren etorkizunari buruzko elkarrizketan parte hartzeko.
Informazio gehiago: www.maltuna.eus orrian.