Ekimenaren helburua Agenda 2030aren inguruko lankidetza-proiektu bat garatzea izan da. Horretarako, parte-hartzaileek hainbat diseinu landu dituzte eta elkarlaneko puzzle bat sortu dute, laser bidezko fabrikazio teknikak erabiliz piezak ekoiztuta.
Proiektuaren baitan, ikasleek Amsterdameko Nova College ikastetxea bisitatu dute. Bertan, hainbat jarduera burutu dituzte eta 3D Market Zone eraikina ezagutzeko aukera ere izan dute, 3D inprimaketaren arloko azken prozesu eta berrikuntzak gertutik ezagutuz.
Esperientzia oso aberasgarria izan da ikasleentzat, gaitasun teknikoak garatzeaz gain nazioarteko lankidetza eta kultura arteko harremanak sustatzeko aukera eman baitie.
Miguel Altuna LHIIk eskerrak eman nahi dizkie Nova Collegeko arduradunei eta baita Santurtziko San Jorge ikastetxeko ordezkaritzari ere.