Akordio honen bidez, Miguel Altunako espezializazio ikastaroetako ikasleek aukera izango dute DUAL Intentsoa egiteko Enpresare sareko enpresetan, Rural Kutxak eskaintzen dituen bekei esker. Ekimenak ikasleen laneratzea errazteaz gain, enpresei profil kualifikatuak gerturatzen dizkie.
Hitzarmenaren helburu nagusiak dira:
- Tokiko talentua erakartzea eta garatzea.
- Proiektu berritzaileak sustatzea.
- Hezkuntza eta enpresen arteko elkarlana sendotzea.
Aliantza honek aukera berriak irekitzen ditu bai ikasleentzat bai enpresentzat, eta eskualdeko lehiakortasuna indartzen lagunduko du.