Miguel Altuna Lanbide Heziketak parte hartuko du LCAMP International Week 2026 ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2026ko apirilaren 17a

Datorren apirilaren 21etik 23ra bitartean, LCAMP proiektuaren baitan antolatutako International LCAMP Week & Open Days 2026 ekimena ospatuko da Gasteizen. Ekitaldiak nazioarteko ikuspegia duen lan-aste trinkoa eskainiko du, Lanbide Heziketako eta Fabrikazio Aurreratuko adituen topagune bihurtuz.

 

Egitarauak jarduera ugari bilduko ditu: Ikastetxeen arteko networking saioak, enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta Fabrikazio Aurreratuari lotutako tailerrak. Gainera, ikasleentzako jarduera paraleloak eta proiektuen zabalkunde eguna ere antolatuko dira.

Tknika-k koordinatutako ekimen honek Europako eta nazioarteko eragileak elkartuko ditu, berrikuntza, lankidetza eta prestakuntza aurreratua sustatzeko helburuarekin. Miguel Altuna Lanbide Heziketak ere parte hartuko du, bere nazioartekotze estrategiaren baitan eta Fabrikazio Aurreratuan duen konpromisoa indartuz.

Ekitaldia aukera paregabea izango da esperientziak partekatzeko, sare profesionalak sendotzeko eta etorkizuneko lankidetza aukerak identifikatzeko.

EGITARAUA eta informazio guztia www.maltuna.eus orrian dago eskuragarri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak